Vitoria-Gasteiz Hobetuz (VGH) programaren bitartez gure hiria hobetzea eta zu zeu erabakien protagonista izatea nahi dugu. Hauek dira programaren faseak, bosgarren edizio honetan 2025 eta 2027 urteen bitartean egingo direnak:
Faseak
1. AurkezpenaProposamenak aurkezteko fasea. 2025eko urriaren 15etik azaroaren 16ra bitartean, pertsona edo talde orok euren proposamena aurkezteko epea dute.Aurkeztutako zerrenda guztien argitarapena (2025eko azaroaren 19an). Modu honetan, ideiaren bat aurkeztu duten personek egiaztatu ahalko dute euren proposamena ondo jaso den.
2. BalorazioaUdal-teknikariek proposamenak banan-banan aztertuko dituzte, irizpide teknikoen arabera proposamena bideragarria den edo ez baloratzeko.Aurkezpen publikoa: bideragarriak diren, eta ez diren, proposamenak webgunearen bidez aurkezten dira (2026ko urtarrila).
3. BozkaketaBozkaketa fasea: 2026ko otsailetik martxora bitartean Gasteizen erroldatutako lagun orok bozkatzen du onartutako proiektuen artean gehien atsegin dituen hirurak.
Proiektu bakoitzak lortutako botoen zenbaketa eta puntuen kalkulua egiten da:Proiektu batzuetan, boto 1 = puntu 1.Beste batzuetan proiektuak haztuta daude, baloreak sustatzen dituzten proiektuek Udalarentzat lehentasuna dutelako, hala nola: belaunaldien arteko bizikidetza, genero-berdintasuna, aniztasun kulturala eta/edo funtzionala, bazterturiko gizataldeak gizarteratzea, jasangarritasuna eta ingurumena babestea, eten digitalaren murrizketa, hiri-eremuko proposamenak edota berritasuna. Haztapena bakarra da (0,10 puntu) ekimenak sustatzen duen printzipio kopura edozein dela eta. Hortaz, haztapena jaso duten proposamenetan, boto 1 = 1,1 puntu.
4. ArgitalpenaProiektuen zerrenda ordenatzen da puntuazioaren arabera (2026ko martxoa) eta programaren aurrekontua kontutan izanda horietako zenbat egin daitezkeen kalkultzen da.
5. GauzatzeaUdaleko teknikariek proiektuaren behin-betiko diseinua egingo dute proposamenak aurkeztu dituzten pertsonekin batera, ondoren gauzatzeko.Behin proiektua bukatuta, Vitoria-Gasteiz Hobetuz logotipoa jarriko da herritarrek aurkeztutako eta bozkatutako proiektua dela ikustarazteko.2026. urtean aukeratutako proposamenak 2026 eta 2027. urteetan abian jarriko dira.
Aurrekontua2026-2027 edizioaren bi urteetarako 3 milioi euro bideratuko dira.Diru horretatik, 200.000 € erreserbatuko dira Hobetuz Txiki-rako, haurrek Aktiba(tu) programaren bidez sustatutako proposamenak, eta beste 200.000€ko erreserba Hobetuz Gazte-rako, gazteek sustatutako proposamenak..Udalak boto gehien jaso dituzten ekimenak gauzatzeko konpromiso politikoa hartu du, aurrekontua agortu arte.